XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pasaian hildako goardia zibila Valencian lurperatu dute

VALENCIA

Francisco Robles Fuentes goardia zibilaren gorpua atzo lurperatu zuten Valenciako Campanar-eko hilerrian.

Goardia zibil hau hil zen, Pasaiako, portuan jarritako lehergailuaren eztandaren ondorioz.

Familiaren etxetik zerraldoa San Roque elizara eraman zuten eta bertan hamar apaizek eta Miguel Roca Cabanellas apezpikuak eman zuten meza.

Hilkutxaren gainean, Espainiako bandera, lore batzuk eta agentearen trikornioa jarri zituzten.

Hileta elizkizunetan, senideez gain, agintari militarrak eta zibilak izan ziren, Francisco Granados, Madrileko Gobernu ordezkaria buru.

Homilian, apezpikuak bere gaitzespena agertu zuen eta inolako azalpenik ez duela esan zuen.

Miguel Roca Cabanellas apezpikuak azpimarratu zuen bizia eta heriotzaren gaineko boterea Jainkoarengan datzala bakarrik.

Elizkizunaren bukaeran, elizatik kanpo, ETA eta laguntzen dutenen kontrako oihuak entzun ziren, baita hiltzaileak edo Viva la Guardia Civil bezalako oihuak.

Zerraldoa zuloan sartu aurretik, Manuel Campos jeneralak, Goardia zibilaren 3. Zonako buruak hildako goardia zibilaren amari hilkutxa gaineko bandera eta trikornioa eman zizkion.

David Nañez Minguela, joan zen astelehenean Pasaiako portuan izandako atentatuan zauritutako goardia zibilak, Donostiako Arantzazuko Amaren ospitalean ingresatuta jarraitzen du, egoera larrian.